Herriko bestak irailean ospatzen dituzte, San Migeletan
Eraso eta Zarrantzen artean lau kilometro besterik ez dago -NA-4131 errepidetik- nahiz eta bien arteko distantzia zuzena askoz ere motzagoa izan. Mendi magalaren erdialdean dagoen herria da eta bertatik Imotz bailararen zati handia ikus daiteke. Etxeak elizaren plazaren inguruan antolatuta daude eta bertan 18 auzokide bizi dira.