Torna a la llista

Antsonea Formatge

Valle de Araitz

Peio Goikoetxea Garralda
Antsonea Baserria Uztegi Uztegi 31891
620301654 - 948513468

Castellano Euskera
Map
Característiques
Offers


Euskal herriaren bihotzean dagoen mendi katearen magalean bizi gara, Aralarreko malloen azpian. Araitz bailarako 3 gazte gara eta gure herrian bizi eta lan egiteko apustua egin dugu.

Gure arbasoen baserria ardatz harturik eta hauek egindako lanari jarraituz gure inguruneko lurrak lantzen eta zaintzen ditugu, garbi eta emankor jarraitu dezaten, gure inguruneak merezi duelako.

300 ardi latxa ditugu, negualdian etxe inguruko 16 hektareatan bazkatzen dutenak, udaran bildutako belar lehorrarekin tartekatuz. Udaran eta udazkenean berriz, Aralar mendian egoten dira.

Ardi hauek ematen duten esnearekin gazta egiten dugu. Gazta honen hontzea 2 hilabetetakoa da, kilo bat eta bi kilo tartekoa.2009an 200 kilo gazta egin genituen etxean eta haurten gaztandegi berrian 3000 kilo gazta inguru egin ditugu.

Gazta honen ezaugarririk nagusiena gatzarian datza, berau gure arkumetatik lortzen duguna baita. Gaztari zapore berezaia ematen diolarik.

Ardi latxaren esnearekin eginiko gazta ondua. Idiazabal eta Artzai Gazta izendapenean.

Gazta