Zerrendara itzuli

Iribas

Valle de Larraun

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Bestak abuztuaren 31n ospatzen dira.

Baraibarretik Iribasera pistatik joan badaiteke ere, errepidetik joan nahi izatekotan Lekunberrirantz jo beharko dugu, bidegurutzeraino, eskuinerantz NA-7500 errepidea hartu eta, zubia zeharkatu gabe Larraun ibaiari jarraituz gora egin.

Herriak, 39 biztanle baino ez dituenak, Larraun ibaiaren sorburuaren ondoan dago. Etxeak Aralarko mendietara iritsi aurreko lautadan daude. Oso etxalde interesgarriak eta egitura gisa zurezko habeak dituen pilotaleku estali ederra ditu, baita XIII. mende hasierako eliza protogotikoa ere, San Joan Bataiatzailearen omenez eraikia, dorre eder eta estilizatuarekin eta arkupe batek babesten duen portada ederrarekin.