Antolaketa

Jokabide-kodea.

ANTOLAKETA

Partzuergoa 1994an sortu zen eta geroztik landa turismo iraunkorraren alde ari da lanean. Hori bazen hasierako helburu nagusia, denboraren poderioz helburu xeheagoz jantzi da.

Sorreran interes nagusiak bilduko zituen egitura osatu zen. Partzuergoaren araubide juridikoa Estatutuekin bat egiten du; ordezko zuzenbidean ditugu Foru Administrazioaren Agindua, Toki-administrazioaren Araubidea eta korporazio edota partzuergoen gaineko beste xedapen batzuk.

Plazaola Partzuergo Turistikoaren Estatutuak.

Gaur egun Partzuergoak hedatu dira Nafarroan (badira sei) eta Gobernuaren laguntza jasotzen dute, bai finantziazio orokorrean , bai bazkideen kuotetan.

Azken urteotan ondoko erakunde hauekin lan egin dugu: Turismo Departamentua, Nafar Gobernuko Departamentuak, Turismoko Idazkaritza Nagusia, Ingurumen Ministerioa, gainerako Partzuergo eta Asoziazioak, Cederna-Garalur, etab.

Elkarlanari esker garbi dugu gure turismoak kalitate proiektuak behar dituela oinarrian eta kalitate horretxek bereziko duela ohiko turismotik. Gure proiektuak gauzatzeko nahitaezkoa dugu zonaldeko jendearen iritzia eta ustea, enpresari elkarte eta udaletxeen bitartez lortzekoa; izan ere, enpresek eta udalek ere partehartze zuzena baitute gure proiektuan.


Partzuergokoak gara eta Partzuergoan gaude
Partzuergoa irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta zonaldean turismoa garatzea da gure eginkizuna.

Partaideak gara: 43 toki-entitate (udalak eta kontzejuak) eta 100tik gora enpresa pribatu. Enpresak honako elkarte hauetan ere partaide dira: Ostalaritza Elkartea, Aralar-Urbasa Landetxeak, Artisauak, etab.

Gure egoitza Lekunberriko Plazaolako Geltokian dago; 1998 urtean berritua, Turismo Bulego eta Bisitariendako Zentro gisa. Bi lagun ari gara lanean, kudeatzailea eta administraria. Turismo Bulegoan ari direnak ere Partzuergoko kide dira (2003ko apirila ezkeroztik Lekunberriko Turismo Bulegoa kudeatzen dugu, Nafar Gobernuaren komenio bati esker).

Erabaki organoak:
- Batzar Orokorra; Bazkide guztiek hartzen dute parte, publikoak zein pribatuak. Urtean behin egiten da eta Partzuergoaren kudeaketa baliozko egiten da.

- Administrazio Kontseilua; Toki-entitateek, elkarteek bezalaxe, beren ordezkaritza dute, erdibanakoa.

- Lehendakaritza; Batzarrean hautatu beharrekoa, 4 urtetik behin, eta toki-entitate batekoa izan behar du. Oraingoa J.M.Aierdi dugu, Lekunberriko Udalaren Alkatea.

- Kudeatzailetza; Lan-kontratuaren bidez betetzen da eta kudeatzailea Maitane Ezkutari dugu, Enpresa eta Aktibitate Turistikoetan Teknikaria.

Plazaola Partzuergo Turistikoaren Jardun Bilduma.1994-2002.

Partzuergoaren helburuak:
- Zonaldeko turismo-garapena planifikatu, kudeatu eta bultzatzea; Plazaolako Natur Bidean du abiapuntua eta eremuaren ardatza. 

- Partzuergoaren zonaldeko baliabide turistikoak kudeatzea. 

- Turismorako zerbitzu eta azpiegiturak sortzeko, behar diren mantenimendu eta berritze lanak egoki egin daitezen zaindu. 

- Turismorako proposamenak koordinatu, dela arlo pribatukoak, dela publikokoak. 

- Eskualdearen izaera eta ingurunea errespetatuko duen turismoa egiteko behar diren analisiak egitea; horretarako onura hori erabiltzeko arauak ere proposatuko ditu.

- Bere esparruko jarduera eta inbertsioetarako baliabide ekonomikoak adostu, bai ekimen pribatuetan, bai publikoetan lan eginez
.

Hona gure jardun nagusia
- Interesguneak sortzen edota mantentzen lagundu, horiek zaintzeko eta egokitzeko. Horren lekuko honakoak ditugu: Beteluko Burdinola, Iribasko Iturburua, Albiasuko Behatokia, Orgiko Hariztia, Plazaolako Natur Bidea, Lekunberriko Geltokia, Mentrokillo Kobazuloak. 

- Bidexkak sortu eta mententzen ditugu eta baliabide kultural eta turistikoak ditugu. Orain urte batzuk ibili motzekoak prestatu genituen, PR izenekoak; horietaz gain, behin berreskuratutakoan, Plazaolaren trenbide zaharra ibili luzeko bihurtu dugu (GR). 

- Plazaolaren Partzuergo Turistikoa helburu eta jomuga bultzatzen dugu; ferietara joaten gara, bazkideen formazioaz arduratzen gara, kultur jarduerak prestatzen ditugu, erakusketa telematikoak antolatzen ditugu, etab. 

- Argitalpen lanak egiten ditugu, gure kultura, natura eta historia azaltzeko eta bultzatzeko. 

- Gure zerbitzu eta baliabideen kalitatea neurtzeko eta hobetzeko behar diren analisiak egiten ditugu
.


JOKABIDE-KODEA

Bisitariendako aholkuak, natur eremua zaintzeko

Gorde ezazu garbia ingura.
Sua toki baimenduetan bakarrik egin dezakezu.
Natura eta kultur ondarea errespeta itzazu.
Basoko fruituak neurriz bildu itzazu.
Ura garbia manten ezazu.
Nekazaritza bizitza eta herritarren lana errespeta itzazu.
Bide publikoetatik ibil zaitez.
Txakurra beti kontrolpean gorde azazu.
Atakak itxi itzazu.
Arretaz gida ezazu.

Hemengo herritarrendako aholkuak, natur eremua zaintzeko

Zaindu herri bideak.
Zaindu ingurunea.
Ura inoiz ez dago soberan.
Har ezazu parte herriko erabakietan.
Denok gara beharrezko.
Egin dezagun kalitatezko nekazaritza eta abeltzantza baten alde.
Zaindu natura - eta kultura - ondarea.
Erabil itzazu ardurarekin naturaren baliabideak.
Mendialdeak badu etorkizuna.
Herriak eta hiriak elkarren premia dute