Fauna

Oso fauna aberatsa dago inguru honetan; hasi basokoak eta larreetakoak diren animalia ohikoetatik harkaitz, ibai eta hauen inguruetakoak direnetaraino.

Begi bistakoena etxekotua da, ardiak, behiak eta zaldiak bereziki. Alabaina, ezkutuko bazterretan oreinak, orkatzak, basurdeak, azkonarrak, lepahoriak eta muxar grisak bizi dira.

Hegaztiei dagokienez, handien eta agerikoenak hegazti harkaiztarrak dira eta hauen artean aipagarrienak saiak, sai zuriak, zapelatzak, urubiak, miruak eta erroiak dira. Txikienak baso, zelai eta gailurretan bizi dira eta aipagarrienak amilotx urdina, txantxangorria, garrapoa, txonta, zozo arrunta, mendi-txirriskila, birigarroa, belatxinga mokogorria, belatxinga moko horia, buztangorri iluna, okil berdea, okil txikia, okil handia, gerri-txori arrunta, garrapo arrunta eta mendi-tuntuna dira.

Ugaria da, halaber, fauna aldetik, ibai eta urmael ingurua: amuarrainak, barbo eta loinak arrainei dagokienez. Ugaztunen artean, berriz, ipurtatsak, fuinak, bisoi eta Pirinioetako desmanak. Batrakio, anfibio eta narrastien artean arrabioak, uhandre arruntak, uhandre marmolaireak, ur-igel arruntak eta gorriak, apo arruntak eta txantxikuak, suge gorbatadunak, suge berde-horiak eta eskulapioren sugeak dira aipagarrienak. Ingurune honetan hegazti ohikoenak buztanikara horiak eta zuriak, ur-zozoak, urretxoriak eta amiltxori arruntak dira.

Aipatua dugunez, inguru honetako ibaiak amuarrain-ibaiak dira. Tarte askotan kirol-arrantza baimenduta dago.