Jakingarriak

Sorginkeria oroitzapenean
Intza, Uztegi eta Gaintza herriak hartzen dituen sakonunean oso ugariak dira sorgin eta lamiei buruzko kondairak eta sorginkeriarekin lotura izan zuten gertakari, pertsonaia, herri eta inguruneei buruzkoak.

Hauetako asko bailarako betiereko alkate zen Fermin Lodosak eta honen semeak, aipatu karguan aitaren ordezko izan asmo zuenak eskatuta 1595ean Gorteko auzitegiek eta Nafarroako Kontseiluak hasitako prozesuaren ondorioz atera ziren argitara. Prozesu honek bailarako eta hurbileko herrietako jende asko hartu zuen barne eta hauetako asko Iru-eko presondegietara eramanak izan ziren, non epaiketara iritsi aurretik bi hil egin ziren.

Azkenean Araitz bailarako 17 lagun epaitu zituzten. Zortzi emakume presondegian hil ziren eta bederatzi epaituak eta zigorradak jasotzera eta deserrira kondenatuak izan ziren, salbu eta absolbitua izan zen emakume bat, bizirik iraun zuen bakarra.

Estraperloa
Beharraren eta gosearen urteetan, Plazaola oso garraiabide segurua bilakatu zen estraperloan ari zirenentzat. Jakirik oinarrizkoenak -ogia, patatak, babarrunak, etab.- trenari esker iristen ziren herrietara. Emakume askok egunero erabiltzen zuten trena familiaren beharra aseko zituzten jakiak eskuratzeko.

Geltokietako enpleguaren elkartasunari esker, Goardia Zibilak bidaiarien jakiak errekisatzea saihetsi zen askotan. Geltoki-buruak Ogasuneko edota Goardia Zibileko instruktoreren bat ikusten zuenean geltokiak ohartarazten ziteun, bidaiariek poltsak ezkutatu edo desgertaraz zitzaten.

Bitxikeria gisa esaten da zein urduri jarri zen emakumeetako bat Goardia Zibila geltokian zela ohartu zenean. Une horretan, fardelak lehenbailehen kanporatu nahian, emakumea ez zen ohartu harrika botatako paketeetako bat mantaz estalitako haurra zela. Trena motel zihoan eta horri esker haurrak ez zuen minik hartu. Beste batean, bidaiariek Lasartera iristean zuten guztia bota eta hain zori txarra izen zuten, Goardia Zibilaren koarteleko patiora erori zela.

Alfontso XIIa erregea Betelura joaten zen urak hartzera
Nor ez da Beteluko bainuetxe zaharraz oroitzen? Irekita egon zen 100 urteetan sendaurak hartzera leku guztietatik zetozen pertsona askorentzat atsedena hartu eta zuzpertzeko lekurik aproposena izan zen. Inguruko edertasun naturala eta bere ur beroen berezitasun terapeutikoak ziren bisitari multzoaren arrazoia.

Bainuetxeak 300 gela zituen eta nagusiek haietariko gelarik onena udan Alfonso XII.a erregeak egiten zuen bisitarako gordetzen zuten. Orduan, herria festarako ornatzen zen. Erregearen etorrerak Beteluko biztanleen artean iguripen izugarria sortzen zuen. Hauek, erregea herrian sartzean, ongietorria lore eta musikaren bidez ematen zioten.

Eskiaren aintzindariak
1914ko urtarrilaren 4an, Donostia-Iruñea trenbidea (Plazaola) ofizialki inauguratu baino hamabost egun lehenago, "Ski Club Tolosano" elkarteko kideek trenbideko unitate berezi bat erabili zuten Leitzara iritsi eta bertan eskian aritzeko. Trenaren lehen bidai ez-ofiziala izan zen hura eta kirolari haiei elurretara joateko modu eroso eta ezkarra eman zien.

Garaiko kronikak leitzatarren atsegina deskribatzen du, San Sebastian Recreation Club eta Ski Club Tolosano eldarteetako eskiatzaile aitzindariek lurrari musu eman ziotenean. Herriak jakinminez hartu zituen kirolariak eta haien oinarrizko kirol-ekipoa.

Bidaia horrekin Plazaolak eskiaren garapena finkatu zuen. Aipatutako kirola "O. Mustad y Cía" enpresako industriari norvegiarren eskutik hasi zen mende hasieran. 1909an " Ski Club Tolosano" elkartea sortu zen, estatuko zaharrena.

Ultzama
Badirudi bere jatorrian, Ultzama izena zeltatik datorrela. Hizkuntza honetan, "ultzama" hitzak "basaburua" esan nahi du.

Kasualitatez, ondo-ondoan dagoen Basaburua ibarraeren esanahi berbera dauka Ultzamak. Honen arrazoia bi ibar hauek (Ultzama eta Basabura) altuenak dira mediterranear isurialdearen aurretik , kanturikoaren mugan, hain zuzen ere.

Izenaren bilakaerak aldaera edo aldaki hauek izan ditu historian zehar: Uzama (1057), Iozama (1120), Utzama (1154), Hutçama (1268), Huçama, Ucama (1366). Ikusten denez, Erdi Aroan izenaren grafian ez da "l" hizkia agertzen. XVI. mende bukaeran agertzen da lehendabiziko aldiz Ultzama, Ulçama.

Orokieta: Karlistadak
Orokietako frontoiaren ondoko lorategian dagoen Piramide itxurako oroitzapeko monumentuan euskaraz eta gaztelaniaz zera irakur daiteke: "Gurutze Gorriko Nafarroako ohatilari heroikoei, Orokietako ekintzan, 1872ko maiatzaren 3, 4 eta 5ean izan zuten esku-hartze humanitarioaren omenez, bertan instituzio txalogarri honen gaur egungo osasun tropek beren odolezko bataioa jaso baitzuten"

Testu hau hirugarren karlistadari hasiera eman zion ekintzari buruz ari da. Karlistada honen lehenengo bataila Orokietan gertatu zen, maiatzaren 2an muga zeharkatu zuen Karlos VII. erregegaiaren tropa eta Domingo Moriones jeneralaren troparen artean. Bataila, karlistek galdu zuten eta bertan, urte batzuk lehenago Nafarroan fundatu zen Gurutze Gorriko ohatilarien taldeak nabarmendu ziren.

Itsaso: Ezkutatutako altxorra
Itsasoko San Pedro parrokiak altxor bat gordetzen du ezkutuan eta horregatik, bailaran bertan eta bailaratik kanpo ere ez da ezagutzen den kontua.

Barruan sartzerik baldin badugu, ezustean XVI. mendearen erdialdeko erretaula ederra aurkituko dugu, San Pedroren bizitza irudikatzen duten pintura errenazentista ederreko 14 koadroz apaindua. Koadro hauen egilea Migel Baquedano pintorea izan zen, Iru–ekoa bera, Legenda Aureatik ateratako apostoluaren bizitzaren zenbait pasarte era dotorean irudikatu zituelarik. Bere pinturetan eragin rafaeldarra antzeman daiteke,baita grabatu alemaniar eta flamendarrena ere, baina gutxi gehiago ezagutzen dugu bera eta bere obrari buruz.

Pinturetaz gain, erretaularen erdiko kaleak San Pedroren taila gotiko monumentala gordetzen du eta Joan de Landaren beste bi lan errenazentista gehiago, Amabirjin bat Haurrarekin eta Kalbario bat.

Araxesek eramandako marabediak
Beteluko harizti berezian ( aurki babesturik egonen den naturgunea) Goikolako harria, burdinolaren aztarnak dituen. Bertan, egin zen azken aldiz Nafarroako txanpon bat: tresena, hiru marabedien balioa zuena. Nahiz eta burdinolaren aztarna gutxi garatu, Goikolan bizi izan ziren hainbat pasadizo eraguzteko aukera dugu…Marta Berraondoren ikerketa oinarritzat hartuta burutu dugun erreportaiaren bidez. Burdinola desagertua bada ere, Araxeseko urak, hariztia eta XIX. mendeko merkatal giroko gizon haien izpirituak bertan diraute, orduko garai haien lekuko.

Bainu etxea itxi eta jendeak inguru hartan paseatzeari utzi zionetik, paisaiak bereganatu ditu Beteluko burdinolaren harriak. Lehenago Ziarrosin izeneko dermioa zen hura, Irulegiko magalean, Araxes herrian sartu baino lehentxeago. Landareria kenduta, harriak agertu bidenabar nabarmena da deus gutxi dakigula olaren historiaz eta auzolagunen artean ezagutze nahi hori sortu da.

Burdinola beti egon da lotuta Araxes errekari, beti "trabak" jarri izan baitzaizkio uraren indarra baliatzeko. Ola baino lehen, baziren errota eta pilategia, eta olaren ondoren bainu-etxearendako zentral elektrikoa, Yeregitarren zerrak eta sutegiak, Lazkanotarren txokolate fabrika, herriarendako lehendabiziko argia…Garai hartan jakina, Betelu Malloak eta Elostamendiaren artean bizi zen, zinez. Halaber, bertako iturbegietako urek izena eta ospea eman diote Beteluri.

Burnigintza Nafarroan
Erdi aroan Pirinioetako ezaugarria izan zen burnia moldatzea ur sutegietan. Nafarroako burnigintza Gipuzkoakoa eta Bizkaiakoa bezain garrantzizkoa ez zen izan, baina burniaren salerosketa nabarmena izan zen Nafarroako Iparraldearen eta Frantziaren artean XIXgarren mendearen hasiera arte mantendu zena.

Nafarroako burdinolek goia XVI. mendean jo zuten, garai hartan Euskal-Herria baitzen Europako Mendebaldeko burni ekoizpengune nagusia. XVII. eta XVIII. mendeetan zehar ezin izan zuten Europako labe garaiekin lehiatu eta, ondorioz, gainbehera etorri ziren joan den mendean bazterrean utzi arte.



Betelu, beranduko burdinola
Beteluko burdinola hiru bazkidek egin zuten 1828an, burdinolak gainbehera bete betean zetozenean. Juan Antonio Zabalak, Cristobal Lazkanok eta Pedro Antonio Otxotorenak burdinola nagusia ezarri zuten burnia lantzeko asmoz eta gabi bat txanponak egiteko, tresenak egiteko, diren balioa zuena. Beteluko tresena gabi horretan egin zen 1828 eta 1833aren artean.

Juan Antonio Zabala enprendedore hutsa zen. Industriak, komertzioak, errotak, gubiak eta burdinolak jarri zituen, etxeak egokitu zituen ura edatera zetozen gaixoentzat…Iruñean jaioa, Betelura etorri zen. Maria Josefa Yeregirekin ezkondu zelarik. María Josefa herri honek sekulan izan duen artisau-familirik ezagunenaren baitakoa zen.

Burdinolaren historia markatuta gelditu zen 1832an gertatu zen iskanbilarengatik. Otxotorenak Bordelera ihes egin behar izan zuen Gobernuak leporatu ziolako Nafarroan zebiltzan marabedi faltsuak egin izana. Hori dela eta, lantegia geldiarazi eta, denbora gutxira, Zabala izanen da ondasunen administratzailea.

Burdinola gorabeheratan sartu bazen ere, hiru urte ondorengo agiri batean irakurrita badakigu 1831 eta 1835 a bitartean 240 tona burni baino gehiago landu zirela eta burdinolaren errenta 6000 kobrezko txanponen halakoa izan zela urte bakoitzeko.

Beteluko burdinolak aurrera segitu zuen Juan Antonio Zabalaren alarguntsak eta administratzaile berriek gobernatuta. 40ko. Hamarkadan aritu zen, baita 50ko. hamarkadako zenbait urtetan ere, joan den mendean, beti ere. XX. mende honetan, azkenki, Zabalaren ondorengoek berriz ere abiarazi zuten burdinola, baina ez burnia lantzeko baizik eta elektrikindarra sortzeko. Horren bidez Beteluko Bainu-etxe arrakastatsura argi iritsiko zen. Eraikin hori ere gelditu, bota eta oso arrasto gutxi ikus daiteke. Ordutik honat, mugimendu handiko toki zaratatsu hori ixilpean dago. Gaur egun, harriak baizik ez daude.


Loiolako Ignazio Kapitaina, zauritu eta nekatuta
Loiolako Ignazio Deunak 1521.ean Iruñan, Nafarroaren infependentziarekin bukatu zuen gerra zela eta, jasan zituen zauriengatik Loiolara eraman behar izan zuten.

Kamilaz egindako bidaian zehar, saindu borrokalaria Nafarroako zenbait herritatik igaro zen. Haien artean Betelu zegoen. Kondairak dioenez, herrian sartzean Ignazio Deunak indarrik gabe, etxe bateko izkinean eskua jarri zuen, bere igarotzearen seinale bat utziz.

Ordutik hona, Betelu beren sortzaileak Loiolarako bidaian utzitako arrastoak urtero jarraitzen dituzten mundu osoko jesuitentzako leku garrantzitsua da.
 
Burdinolak eta horien enkanteak
Leitzan Matxainm Urto, Astibia, Irizabal edo Errezuma burdinalak zeuden, besteak beste. Herriaren ezaugarriek, ibai emaritsuaz, urjauziez eta mineral egokiaz, metal-produkzioa eta horren industriak garatzea ahalbidetu zuten. Aipatutako industriak erregeari zegozkion eta Udalaren zerbitzutzat hartzen ziren.

Mendiko ikaztegiek burdinolak funtzionatu ahal izateko beharrezko ikatz naturala hornitzen zuten. Horrez gain, Leitzako meatzetatik ateratako burdinak prozesua amaitzea ahalbidetzen zuen. Burdinolek Bilbotik ekarritako kobrea ere landu zuten. Amaierako produktuak haizkorak, giltzak, armak, erremintak… ondoren merkatuetara eramaten ziren bertan saltzeko.

Burdinola izateko errege-zerga ordaindu eta baimena eskuratu beharra zegoen. Burdinolak udalarenak zirenez, jabeek enkante bidez eskuratu behar zituzten. Enkanteetan argizariak erabiltzen zituzten, egindako eskaintza-motaren arabera. Urteko zerbitzua eskuratu nahi zenean proposamen egoki bakoitzeko argizari bana pizten zen. Beste proposamen hoberik izan gabe azken argizaria pizten zuena burdinolaren jabe bilakatzen zen. Metodo hori bera erabiltzen zuten ardoa saltzeko eta errotarako eta okindegirako baimena eskuratzeko.

Mende hasieran Leitzako azken burdinola itxi zen, Olaberria hain zuzen ere. Bertan lan egin zuen gaur egun 90 urte dituen Claudio Erbitik.