• ES
  • EU
  • CAT
  • EN
Zerrendara itzuli
Leitza bisitariz bete zen “Natur Bideen Egunean”
2014-05-05

Leku desberdinetatik etorritako ehundaka persona hurbildu ziren maiatzaren 4ko igandean, zuzenean, natur bidea eta herrialde honen xarma ezagutzera.

Egun oskarbi eta eguzkitsu batean ospatu ziren, berriro ere, Plazaola trenaren 100 urteak eta baita partzuergoak betetzen dituen 20 urteak ere. Natur bidetik ibilaldiak, artisauen merkatua, bizikleta egokituak, musika, Plazaolako 100 urteen erakusketa, dantzariak, hamaiketakoa, bisita gidatuak… Ekitaldi hauek eta askoz gehiago izan ziren Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Leitzako Udalak prestaturiko egitarauan, maiatzaren 4ko Natur Bideen Egunerako.

Informazio gehiago eta argazkiak:  https://www.facebook.com/consorcio.partzuergoa