Zerrendara itzuli
Jakoba Errekondoren hitzaldia
2014-05-13

 

Heldu den ostiralean, maiatzak 16; 19,00etan, Plazaolako Geltokiko goiko pisuan (Lekunberrin), Jakoba Errekondok hitzaldi bat emanen du: “Herri baten etorkizuna auzolanean”.


Bertan Zerain herrian izandako esperientziaren berri ezagutuko dugu: nola hobetu bizitza kalitatea, nola izan etorkizun ekonomikoa (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, industria txikiak, merkatariak, eskolak, turismoa,...) eta nola indartu komunitate kontzientzia.


Lan hori aurrera eramateko, batera egiten ari dira: baserritarrak, ostalariak, gazteak, elkarteak, kultur eta kirol taldeak, eskolak, soziedadeak, udala, kontzejuak,...

Badugu zer ikusi eta ikasi, gero auzolanean gure Larraun hobetzeko.

Kalaxka elkartetik gonbidatu nahi zaitugu, hitzaldi hau denon onerako delakoan. Eta animatu ere zure inguruan daudenak joan daitezen.