Zerrendara itzuli
ABISU BERRIA Plazaolako VIII. Maratoi Erdia berriro ere martxan
2014-08-28

Pasaden hilabetean argitaratu zen Plazaolako Erdi Maratoia eta BTT Martxa bertan behera uzten zela. Hala ere Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak, Lekunberriko Udalak eta Plazaola Partzuergo Turistikoak, ahalegin bat egin dute Maratoi Erdia mantentzeagatik.

Proba hau iraileko hirugarren asteburuan egiten zen “Plazaolako BTT Martxa”-rekin batera. Aurten, bizikleta martxak bertan behera geratu dira, antzeko proba bat egiten delako Plazaolako Gipuzkoako zatian.

Kirolariei babesa emateko, proba hau, Lekunberri herritik pasako da, egun horretan bertan, plazan “Sagardo Eguna” ospatzen baita. Modu honetan, zonaldeko bi ekitaldi interesgarri elkartzen ditugu: naturan egindako kirola gastronomiarekin osatuko da.

Probak, aldaketa txiki batzuk izango ditu:

1. Data: hirugarren asteburutik laugarrenera pasako da, hau da, irailaren 28an ospatuko da. 

2. Autobusaren irteera ordua, goizeko 9.30ean izango da, Lekunberriko Kiroldegitik 

3. Probaren irteera ordua, goizeko 10.30ean izango da Urtotik (Leitzatik gertu)

4. Probaren bukaera Lekunberriko plazan izango da, Sagardoaren egunarekin batera

5. Inskripzio epea: irailaren 1etik 25era, hurrengo loturan: www.kirolprobak.com 

Bukatzeko aipatu, proba hau Bruselaseko Mugikortasunaren Europako Astearen deialdian hartzen duela parte. Eta bat etortzen da Europano Natur Bideen egunarekin batera dauden ekitaldiekin. 

Informazio gehiago www.plazaolakirolak.org