Zerrendara itzuli
Australiar sukaldariak Azpikoetxean
2014-10-28

Australiako telebistan eta sare sozialetan ospetsuak diren Andy Allen, 2012ko "Australia Master Chef"-eko irabazleak eta Ben Milbourne parte-hartzaileak, Etxarri Larraungo Azpikoetxea landetxea aukeratu dute, atsedena hartzeko eta Espainia eta Portugaleko birarako grabaketak egiteko.

Andy eta Ben, iaz Mexikon web telesail bat egin zuten, eta aurten herrialde berri bat zeharkatzeko abentura errepikatzen dute, bertako gastronomia, kultura eta ohiturak informal modu batean erakutsiz.

Bartzelonan egun batzuk pasa ondoren, ostiralean australiako sukaldari ospetsuak eta grabaketako taldea Azpikoetxera iritsi ziren. Santiago Ramos-ek, Tempo Holidays agentziakoa eta birako antolatzaileak esan zuenez, “Etxea zoragarria da eta 3 gau baino gehiago gelditzea gustatuko litzaiguke. Ikusi genuenean, bertan lo egin nahi genuela oso argi izan genuen”.

300 urte dituen baserri nafar honetatik abiatuz, eta Euskadirekin duen gertutasunarengatik, sukaldariek eta bere taldeak Donostian eta Zarautzen ekintza desberdinetan parte hartu dute asteburu honetan. Taldeak Errioxa, Madril eta Portugaleko hainbat tokietan zehar segituko du bere bidaia.