Zerrendara itzuli
Poloniatik Plazaolara
2014-10-31

Plazaolako Natur Bideak Poloniatik etorritako herri-ekintza taldez eta agintariez osaturiko taldea hartzen du.

Lublin, Poloniako ekialdeko zonaldetik etorritako 30 lagun inguru etorri ziren urriak 29an, Plazaola ezagutzeko antolatutako bidaian. Taldean herriko ekintza-talde, bisitarien gune, udal, Nekazaritza Ministerioa eta estatu mailako komunikabideen ordezkariak zeuden.

Goizean Partzuergoak bere egoitzan hartu zituen, Lekunberriko Plazaola Geltokian; bertan azkeneko 20 urteotan egindako lanak aurkeztu zien eta berritutako eraikuntzak eskaintzen dituen zerbitzuak erakutsi: turismo bulegoa, artisautza denda, Plazaolako erakusketa, txirrindula egokituak, Jolasen Bagoia, Kantina eta txirrindulen alokairu zerbitzua.

Ondoren, Plazaolako Natur bidearen inguruan aurkitzen diren zenbait baliabide interesgarriak bisitatu zituzten: Mendukiloko kobak eta Bikain Gaztandegia. Ayestaran Hotelean bazkaldu eta Etxarri Larraungo Azpikoetxea landetxea bisitatu zuten.

Talde hau Polonian antzekoa den proiektua batean lanean ari da, Greenway trail “Heritage of the East” izenekoa, Garapen agentzi desberdinen elkarlanari esker. Orain dela gutxi, “Greenways Produktu Turistikoa” nazioarteko hitzaldia antolatu zuten; hitzaldiak partaidetza handia izan zuen (150 bertaratuak) eta Europan gertatzen ari dena ezagutzeko jakin-minez.  Proposatutako ekintzenetako bat, Europako beste natur bideak ezagutzea izan zen, bertan benetako produktu turistikoen ereduak ikusteko eta gero bere proiektuan ezartzeko aukerarekin. Bisita hau, Girona eta Plazaolako Natur Bideak ezagutzeko aukera eman diena, Europako Natur Bideen Elkarteari esker izan da.