Zerrendara itzuli
Kristina Saralegi Eitb-en
2015-02-28

Pasa den astean partzuegoko lankideak Eitb-ko "No es País para Sosos" programaren grabaketan egon ginen, kide den Kristina Saralegi animatzen. Kristinak lehiaketan Leitzaren izenean eta Mungiaren kontra parte hartzen zuen.

Kristinak Ander González sukaldariari talorik goxoena egitearen erronka botatzen dio; mungiako lagunek berriz, Ramón Roteta sukaldariari. 

Saioaren bukaeran, bi taldeek talorik goxoena prestatu behar dute zonaldeko produktuekin. Nork irabaziko du? Emaitza datorren martxoak 11an ikusi ahalko duzu, gaueko 22:15-etan Eitb-en.