Zerrendara itzuli
Natur bideen eguna, maiatzak 3 Lekunberri
2015-04-30

PROGRAMA

Ibilaldi libreak

Oraingo honetan partzuergoko bazkide diren herri guztietatik aurreikusi dira ibilaldiak. Horrela, inguruko herri guztietako bizilagunek parte hartzea lortu nahi da, eta bisitariei proposamen ezberdinak eskaini nahi zaizkie. Publiko guztientzako proposamenak dira, 0 urtetik 99ra bitartean, 3 km-tik 19 km-tara, oinez, makilekin edo bizikletan egiteko.

Nahiz eta irteera librea izan, komeni da maiatzaren 3ko ibilaldietarako izena ematea. Izen ematea egunean bertan egingo da, 9:30etatik aurrera, Leitza, Lekunberri eta Latasako Geltokietan.

Goizean zehar ibilaldi ezberdinei buruzko informazioa emango da hiru geltokietan, eta tiket bat emango zaie partehartzaileei. Tiket horrek Lekunberriko Geltokian 12:30etik aurrera  eskainiko diren janari eta edarietarako balioko du. 

Ibilaldi libreetarako gomendatutako ordutegiak honako hauek dira:

Ordua Hora           Irteera  Salida                                      Km             Modalitatea

      09:30          ARESO  plaza                                               19       Oinez eta bizikletaz

      10:00          LEITZA  geltokia estación                             15       Oinez eta bizikletaz

      10:00          ETXEBERRI (ARAKIL)  pilotalekua frontón      15       Oinez

      10:00 *       LEKUNBERRI-MUGIRO PRESA-LEKUNBERRI      4        Oinez bastoiekin

       * Nordic Walking    

      11:00           LATASA (IMOTZ)  pilotalekua frontón          10       Oinez eta bizikletaz

      11:30           MUGIRO (LARRAUN)  pilotalekua  frontón      3       oinez soilik

      12:00 **       LEKUNBERRI-MUGIRO PRESA-LEKUNBERRI        4     bizikletaz soilik 

**haurrentzat animazioarekin  con animación infantil

Nordic walking 

Edizio honetako berritasuna Nordic Walking edo martxa nordikoa izango da. Jarduera honek onura asko ditu osasunerako. Modalitate honi buruz gehiago jakiteko 12:30ean hitzaldia izango da eta Nordic Walking Plazaola zentroa proiektua aurkeztuko da. 

Maiatzen 3ko N.W ibilaldirako ezinbestekoa da izena ematea (apirilaren 30era arte), gehienez 50 pertsonentzako izango baitira bastoi bereziak eta materiala.

Modalitate honen inguruan honako jarduerak antolatu dira

       Ordua                                       Non                                                             

      10:00 *              LEKUNBERRI geltokia 

-   Hastapen-lantegia  

-   Bastoi-lagapena   (50 per.)

-   Nordic Walking  (Lekunberri-Mugiro-Lekunberri 4km

Oharra: Aurre izen-ematea apirilak 30a arte  948507204  

      12:30                Hitzaldia – Nordic Walking Plazaolaren Aurkezpena

Animazioa

Tren turistikoa eta puzgarriak

Batez ere etxeko txikienentzat pentsatuta, tren turistiko bat egongo da. Lekunberriko geltokitik abiatuta, bide berdearen kilometro bat eta Lekunberri herria zeharkatuko ditu. Era berean, txikienek jolasteko puzgarri bat ipiniko da. Gainera, Lekunberritik Mugiroko presara bizikletaz egingo den joan-etorrian ere animazioa izango da. 

Artisau Azoka 

Goizean zehar zonaldeko artisauen azoka egingo da. 

Jan-edanak 

Partehartzaileentzako janari eta edariak izango dira. Izena emandakoei tiket bat emango zaie horretarako. 

Bisita Gidatua -arratsaldez-

Amaitzeko, arratsaldez, 17:30etik aurrera bisita gidatua egingo da bide berdearen zati bat eta Lekunberriko Alde Zaharra ezagutzeko. Besteak beste, honako hauek ikusiko dira: armarria duten etxe erraldoiak, batzuk gotiko berantiarrak, San Juan Bautista eliza, garbilekua… 

Gomendioak

Erakundeak gogorarazi nahi du negu honetako eurite handien ondorioz bide berdeko zenbait zati kaltetuak daudela. Gainera, Uitziko tuneleko sentsore batzuk hondatuta daude eta argiteriarekin arazoak daude. Hori dela eta, Partzuergoak leku horietan kontuz ibiltzeko deia egiten du, eta tunelak igarotzerakoan linternak erabiltzea gomendatzen du. 

Bide berdearen ohiko mantenua zonaldeko udalek egiten dute, eta partzuergoak Uitziko tunelekoa. Jasandako kalteek eragindako ez ohiko gastuei ezin zaie aurre egin; hori dela eta, laguntza eskatu zaie erakundeei eta erantzunaren zain gaude. 

Informazio gehiago:   948 507 205/ 4 

www.plazaola.org   /   plazaola@plazaola.org