Zerrendara itzuli
LEHENDAKARI ALDAKETA
2015-07-27

Legegintzaldi berriaren hasiera dela eta, Plazaola Partzuergo Turistikoak bazkide guztiei Batzar Orokorrerako deia egin zien atzo, uztailak 23. Batzar horretan, ohiko gaiak lantzeaz gain, datozen lau urtetarako lehendakaria aukeratu zen.

Bilera 18:30ean has izen Lekunberriko Plazaola Geltokian, eta 21:00etan amaitu zen. Bazkide publiko zein pribatu ugarik parte hartu zuen batzarrean.

Gai ordenari dagokionez, lehen puntuak gainerako batzarretako berak izan ziren eta aho batez onartu ziren 2014ko kontuen itxiera, aurrekontuak, kuotak eta 2015eko kudeaketa plana.

Gai zerrendako azken puntuan lehendakaritzarako bozketa egin zen. Bi ziren aurkeztuz iren hautagaiak: aurreko lehendakaria, Jose Angel Iturralde Vildarraz, Imozko alkatea, eta Natalia Azkona Mendia, Lekunberriko zinegotzia.

 

Lehenengo hautagai bakoitzak bere lan proposamena aurkeztu zuen, eta ondoren egin zen bozketa. Botoak kontatu ondoren, eta alde oso txikiz, Plazaola Partzuergo Turistikoko lehendakari berri aukeratu zen Natalia Azkona Mendia.