Zerrendara itzuli
Maratoi Erdia arrakastatsua
2015-09-21

Igandeak 20an Plazaolako IX. Maratoi Erdia ospatu genuen. Aurten norabide desberdina zuen, San Migeltxon hasi eta Leitzako plazan amaitzen zen. Lasterkariek antzinako trenbidea utzi izan behar zuten metro batzuk mendiz egiteko, Mugiron dagoen zati aldapatsu bat saihestu ahal izateko. Parte-hartzaileen iritzi orokorra oso baiezkorra izan zen, eta paisaiarekin txundituak gelditu ziren.

Eskerrik asko parte harte zenuten guztioi eta barkatu sortu ziren eragozpenak!

Zorionak txapeldunei:

1. Xabier Satrustegi eta Miriam Malón

2. Jon Iturralde eta Amaya Iza

3. Iban Bengoetxea eta Arantxa Pérez