Zerrendara itzuli
Plazaola Partzuergo Turistikoa Europan saritua
2015-10-22

Bide Berdeen Europako Elkarteak (AEVV-EGWA) “Bikaintasun” bigarren sariarekin saritu zuen Plazaola Partzuergo Turistikoa, pasa den Urriaren 16an Namur hirian (Belgika)

Sari hau, bide hauen ezaugarriak ongien integratzen dituen eta, epaileen iritziaz, bere balore espezifikoengatik “eredugarriak” diren Europako hiru bide berdei ematen zaie.

Sariak, beste aldetik, Partzuergoak berak, sortu zenetik, egindako lana eta izandako pertseberantzia aitortu eta gailentzen ditu; hain zuzen Plazaolako Bide Berdea egokitzeko lanean eta honen proiekzioan eta garapen turistikoan, inguruko udalen onurarako. Azken kontu honekin lotuta, Partzuergoak 2007an AEVV-EGWAk emandako “Garapen eta Turismoa” lehenengo saria jaso zuen ere.

Ekitaldia Valonia-Bruselas-eko lan publiko, osasuna, gizarte soziala eta ondareko ministro eta presidenteordea den Maxime Prevot-ek zuzendu zuen. Saria Partzuergoko presidenta den Natalia Azkonak jaso zuen.

Guztira, 6 sari banatu ziren: 3 Iniziatiba Eredugarriak kategorian eta beste 3 Bikaintasun kategorian

 

Zorionak eta eskerrik asko Plazaolako taldea osatzen dugun denoi; langileak, kideak eta udal ordezkariak!