Zerrendara itzuli
Plazaola Ederbidea (Eurovelo) Europako mugakide proiektuan
2015-11-06

Plazaola Partzuergoak Ederbidea”, ingurugiroa babesteko garraiorako Europa mailako proiektuan parte hartuko du. 

Azaroaren 4an, proiektu honetan bazkideak diren Nafarroako entitate guztien ordezkariak bildu ziren Nafarroako Gobernuaren “Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza”ren egoitzan. Bertan, Europako POCTEFA programarako dokumentazio guztia berretsi egin zen eta lankidetza-protokoloa sinatu egin zen.

Gure zonaldeari dagokionez, POCTEFA programaren bitartez, EUROVELO izeneko Europako distantzia luzeko bizikleta bide sarean parte hartu nahi dugu. Horretarako, hainbat asmo planteatu dira: Baztan-Bidasoa eta Plazaola bide berdeak lotu, Irurtzun eta Iruñea arteko tartea gauzatzen laguntza lortu, eta Gipuzkoako Natur-bidearekin loturan sakondu eta hobetu. Erregional mailan, natur-bideen bidez, Baiona, Donostia eta Iruñea hiriak lotzeko aukera emango digu. 

Beraz, proiektua bultzatzeko lehengo pausuak eman dira. 

Proiektuan, Nafarroako Gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Frantziako “Pirinio Atlantikoak” Departamentuak parte hartzen dute, azken hau proiektuaren koordinatzailea izanda.

 PRENTSA ERDARAZ

Diario de Navarra

Diario de Noticias de Navarra

Diario Vasco