• ES
  • EU
  • CAT
  • EN
Zerrendara itzuli
European Rogaining Championship - Aralar 2016
2016-04-15

Aralar, 2016 – Europako Orientazio (Rogaine) Txapelketaren 13. Edizioaren aurkezpena

Atzo (hilak, 12an), Plazaola Partzuergo Turistikoaren egoitzan, Aralar mendian, abuztuaren 27 eta 28an, izango den ekitaldiaren aurkezpena egin zen.

Larraun eta Lekunberriko udaletako ordezkariak diren Pedro Manuel Barberiak eta Natalia Azconak, ongietorria eman diote ekitaldiari eta, bai kirol arloan bai turismo aldean ere, zonalderako honek izango duen garrantzia azpimarratu dute.

Ildo berean, bakoitzak norberaren lan sailetik sakonduz, Nafarroako Gobernuaren instituzioetako ordezkariek hitza hartu dute: alegia, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren lnstitutuaren Zuzendaria den Ruben Goñik; eta Turismo eta Merkataritzako Zuzendaria Nagusia den Maitena Ezkutarik.

Rubenek kirol honek trasmititzen dituen baloreak nabarmendu ditu (elkartasuna, talde-lana eta estrategia), eta nazioarteko kirol proba hau Nafarroan egitearen garrantzia azpimarratu du ere, gure lurraldearen proiekziorako laguntzen baitu.

Maitenak, bere aldetik, natura eta kirolaren arteko harremanaren garrantzia ohartarazi du, bai erakargarri turistiko gisan, baita produktu turistikoak sortzeko ere. Hain zuzen, bere esanetan, Nafarroako Gobernuak datozen urtetarako prestatzen ari den estrategian kontuan hartuko da harreman estu hori.

Operazio-zentroa Lekunberrin eta zuzeneko jarraipena “Live track”

Jorge Urquizuk, Gipuzkoako Orientazio Taldearekin batera proba antolatzen duen Club Deportivo Navarra (CDN)-ren izenean, txapelketaren zehaztasunak eman ditu.

Aralar mendiaren garrantzia eta erakartasuna nabarmendu ditu txapelketareko egundoko “jokalekua” baita. Eta, horrek izugarri lagundu zuen epaileen erabakian, azkenean CDNk egindako hautagaitzaren alde egin baitzuten.

Probak entrenamendu-saioak izango ditu aurretik (Aralar-retik kanpo). Txapelketaren bilgunea Lekunberrin egongo da eta, ostegunean (abuztuaren 25ean) bertan hartuko dira dortsalak eta azalpen teknikoak emango dira. 26an (ostiralean), txapelketaren bilgunea Albiko zelaietan jarriko da eta bertan “jokagunea” aurkeztuko da eta beharrezko oharrak emango dira); eta, larunbatean (27an), 09:30etan, kontrol eta puntuazioekin orientazio-mapa banatuko da (mapa “mutuak” dira, non kotarik gabeko isestra-kurbak, urmaelak eta landaredi eremuak besterik ez daude).

Proba, larunbatean (abuztuaren 27an) hasiko da 12:00etan (10:00etatik 12:00etara estrategia prestatzen da), eta igandean, (abuztuaren 28an) 12:00etan. Ikusleeak, proba zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, “live track” segimendua egingo baita GPSren bidez. Horrela, pantaila batean partehartzaileen kokapena ikusiko da zuzenean.

%50 baino gehiagoa, atzerritarra da.

Izena emateko lehenengo epea bukatuta, 346 inskripzio daude eginak, eta horietatik ia %50a atzerritik dator. Ukraniarrak, errusiarrak, poliniarrak, daniarrak, alemaniarrak, etabarrek osatzen dute atzerritarren multzoa, baina azken unerako herrialde gertuenetatik (Frantzia eta Italiatik batez ere) inskripzio gehiago izatea espero da.

Espainako Estatutik, batez ere, Madril eta Kataluniatik datoz inskripzio gehienak, baina txapelketaren data hurbiltzen den heinean, inskripzio gehiago izatea ere espero da.

Kutsu turistiko nabaria

Plazaola Partzuergo Turistikoaren kudeatzaileak, Gustavo Ortiz de Barrón-ek, proba honen dimentsio turistikoa azpimarratu du eta, bere ustez, txapelketaren egunetatik haratago joango da probaren eragina. Patzuergoak, CDNren laguntzarekin, partehartzaile eta euren langutzailei zuzendutako programazio turistiko bat prestatu du. Hain zuzen ere, zonaldeko kultura, gastronomia, natura eta aisia-serbitzuak uztartzen dituen programazio bat osatu du, non bisitatuko dira zonaldeko baliabide turistiko nagusiak.

Era berean, CDNren eskutik, Orientazioari lotutako jarduera-programazio paralelo bat egin du. Urtean zehar eta partzuergoaren lurraldean zehar (Leitza, Lekunberri, Baraibar, Iribas, etab.) banatuko diren ekitaldiak dira. Gainera, mapa bikoitza ari da lantzen partzuegoa. Mapa honek, alde batean orientazio-mapa bat izango luke eta, beste aldean, zonaldeko ibilbideak agertuko lirateke. Mapa hau, Plazaolako zerbitzu turistikoetan utziko litzateke (ostatuetan, turismo bulegoan, etabarretan), bezeroei eskaintzeko.

 

Lekunberri 2016-IV-13