• ES
  • EU
  • CAT
  • EN
Zerrendara itzuli
Lekunberriko Plazaola Partzuergo Turistikoa eta Turismo Bulegoa, beren kalitateagatik sarituak
2016-04-22

Maitena Ezkutarik, Turismo eta merkataritzako zuzendari nagusiak, 2015. urtean Nafarroako mendialdeko 78 establezimenduk kudeaketan bultzatu edo garatutako kalitate sistemak direla eta, Zigan ospatutako sari-banatze ekitaldian parte hartu du.

Diploma - ematea Zigako Etxezuria Landetxean ospatu egin da, Cederna Garalur Elkarteko Amaia Ekisoain presidenteordearen presentziarekin, baita Ibon Mimientza de Irala zuzendari kudeatzailearen presentziarekin ere, entitate honek hobetze prozesua kudeatzen baitu, “Kalitate Turistiko Konpromezuarekin” akreditatua dagoelarik, “C” hizkia etzanda, aurpegi irrifartsu ematen duela. 

Parte hartu duten establezimendu guztietatik, 62 izan dira beren kalitate turistikoko sistema berritu dutenak (praktika onei buruzko eskuliburua), gainerakoak berriz, 16 hain zuzen ere, lehen aldiz bereiztuak izan dira honi dagokionez. 2014. urtean izandakoak baino 8 gehiago dira eta lehen aldiz egindako ezarpenean erregistratutako 9 establezimenduetatik urruti (2006), urtez-urte kalitatearen kudeaketan inplikatzen diren establezimenduak gehiagotzen doazelaren datuak dira, beraz, Foru Erkidegoaren mendiko turistenganako arretako kalitate handiagoa nabarmentzen da.

Turismo eta merkataritzako zuzendari nagusiak establezimenduek egindako lana eskertu du (hotelak, landetxeak, museoak, enpresa turistikoak eta aisialdikoak) bezero guztien beharrak eta nahiak gainditzearren izan duten disposizioagatik. “Lurraldearen eta tokiaren aurpegia zarete, turistak bere baitan eramango duen irudia”, adierazi du.

Jatorri aintzindaria

Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak Kalitate Turistikoko gaian erabilitako politika SICTED eredua izan da, metodologia, pausu eta zerbitzuaren kudeaketa eta neurketa tresna multzo bat jasotzen dituena, espainiako sektore turistikotik eta era berean, espainiako sektore turistikoarentzat garatutakoak.    

“Montaña Navarra”, Cederna-Garalur kudeatzaile bezala izanik, SICTED eredua ezarri zuten lehenetarikoa izan zen, 2002 urtean, bai Nafarroan baita Estatu mailan ere. Urte batzuk beranduago, Iruñea (bereiztutako 20 establezimendu) eta Lizarraldea gehitu ziren, nahiz eta azkenekoa, jada proiektuaren zati ez izan. Momentu hauetan Montaña Navarrak baino ez, hau da, Cederna-Garalurrek, proiektuan modu aktiboan lan egiten du eta kalitate sistema honengatik apustu egiten jarraitzen du. Gaur egun, estatuan 191 toki existitzen dira bereiztutako 5.205 empresekin. 2002 urtetik, gutxi gora behera 700.000 eurotako laguntzetan gauzatu da kalitate turistikoarenganatiko bermea estatuko eta Nafarroako administrazioaren aldetik.