Zerrendara itzuli
Plazaola Gozatu
2016-07-02

Plazaola Partzuergo Turistikoak 2016-ko udarako 17 bisita gidatu eta jarduera turistiko eskaintzen ditu bere zerbitzu turistikoetako hornitzaileen laguntzarekin.

Datorren asteburuan, uztailak 1, Plazaolako Partzuergotik gozatzeko eta udako oporraldietan ikasteko gomendatzen ditugun bisita gidatuen programa martxan jarriko da.

Uda honetarako, bisitatzen gaituzten guztientzako seguruenik atseginak eta haien nahiak asetzeko modukoak izango diren hainbat bisita gidatu prestatu eta aukeratu ditugu. Hauek “Disfruta del Plazaola – Plazaola gozatu” izenburuaren barruan joango dira eta mota guztietakoak baita gustu guztietakoak ere izango dira.

Gainera, herri eta udal ezberdinetan antolatutako ekitaldi eta ekintzen eskaintzak , gure inguruneaz, haren ondareaz, haren jendeaz eta kulturaz gozatzeko osagarri ezin hobea osatzen dute. Ongi etorriak!!