• ES
  • EU
  • CAT
  • EN
Zerrendara itzuli
Gurdi bidea 2016 Sakana eta Plazaolatik pasatuko da.
2016-09-09

Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta Quintanar de la Sierrako “Cabaña Real de Carreteros”ek abuztuaren 31ean idi eta behi menditarrez osatutako hiru gurdirekin gurdi bidea hasiko dute. Burgosetik Pasaiara abiatuko da eta 18 egunetan zehar Burgos, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako lurraldeetatik igaroko da. Gurdietan, Pasaian Albaolak eraikintzen ari den 16. Mendeko San Juan baleontziaren erreplikarako, Quintanar de la Sierran artisauki egindako bikea eta alkitrana ekarriko da.

Gurdi bideak aurreko mendeetan Euskal itsasertzera garraiatzen ziren lehengaien garrantzi ekonomikoari balioa emango dio. Era berean, kultura eta lurralde ezberdinetan mendeetan zehar izandako harremanak berreskuratzea izango du helburu.

Bestalde, idi eta behi menditarrak desagertzear daude eta beraien egoera aldarrikatu nahi da. 

Ekimen honen beste helburu bat Gurdi Bideak zeharkatzen dituen tokien sustapen turistikoa da. Ibilbide honetan zehar herri ezberdinak zeharkatuko dira eta bertako baliabide turistiko, natur-baliabideak, ... balorean jarriko dira. 

Egun hauetan zehar jarduera soziokultural ezberdinak burutuko dira, igarotako herri eta beste zenbait enpresen laguntzari esker.