Zerrendara itzuli
Plazaolako Natur Bidearen 9,3km gehiago
2017-09-23

Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Minsiterioak Plazaolako Natur bideko 9,3km berreskuratuko ditu

Natur Bideko zati berriak Irurtzun, Arakil eta Izako lurraldeak zeharkatuko ditu.

2017ko irailaren 19an egin zen lanen aurkezpenean, Esperanza Orellanak, Landa Garapeneko eta Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Basoko Politikako zuzendari nagusiak, Natur Bideek duten eragin baikorra azpimarratu zuen, zonaldean turismo eskaintza sustatzen baitute jarduera ekonomikoa dibertsifikatuz, herrien arteko komunikazioa hobetuz eta milioika erabiltzaile bide hauetaz gozatu dezaten lagunduz.

Nota de prensa (erderaz)

Argazkian, Ministerioko, Nafar Gobernuko, zonaldeko udaletako eta Plazaola Partzuergo Turistikoko (proiektuaren sustatzailea) ordezkariak.