• ES
  • EU
  • CAT
  • EN
Zerrendara itzuli

Venta Aranzadi landetxea

Valle de Imotz

Non lo | Landa etxe osoak

Miriam Aranzadi
San Esteban, 2 Latasa 31869
616881633
Gaztelera | Euskara
UCR01068

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak
8
8
600€
300€
10€
100€

Iruñea eta Tolosa elkartzen zituen erdiaroko errementarien bide zaharrak Latasa eta Urritza herriak gurutzatzen zituen, bertan errementarientzako benta eta ostatuak aurki zitezkeen. 1786an bide berri bat eraiki zen, garraio bide bat, baina hau herritik pixka bat urrunduta zegoen eta benta eta ostatu berriak egin zituzten, bidairi zein garraiolariei ostatu emateaz gain, animaliei babesa emateko.

Ireki ziren benta berri horien artean zegoen Aranzadi familiaren "Benta Patxiku". Imozko bailarako basoetatik sortutako ikatza garraiatzen egiten zuten lan. Bentako nagusiak, Francisco Aranzadik, garraiorako kargarako animaliak edo "animales de baste" erabiltzen zituzten, horregatik jarri zioten "Venta de Bastero" goitizena ere. Gerora kamioneta batek ordezkatu zituen animaliak. Plazaolako trenbideak denbora batez lan handia eman zion familiari. Franciscok trenbideko "traviesak" garraiatzen zituen eta bere emazteak ostatu ematen zien tren gidari zein langileei. Baina trena desarpenak bentaren desagerpenaren hasiera ekarri zuen.

Orain berriro, benta landetxe bilakaturik, aintzinako moduan, zabalik dago ingurura etorri edo eta bertatik pasa nahi duenari ostatu emateko.

Jolas-gela eta ping-pong mahaia.

Ohiko gune zabalak, guztiz hornitutako sukaldea. Tximinia, musika-haria, WiFia, aparkalekua, barbakoadun txokoa, jolas-gela eta ping-pong mahaia.