• ES
  • EU
  • CAT
  • EN
Zerrendara itzuli
Pirinio Atlantikoetako Batzorde Orokorraren ordezkaritza batek Lekunberriko Plazaola Geltokia bisitatu du
2018-04-07

Gaur aparteko bisita instituzionala izan dugu Plazaolan: Pirinio Atlantikoetako Departamentuko ordezkapen zabal bat, Jean-Jacques Lasserre lehendakaria taldearen burua izanik.

Bai Departamentua, bai Plazaolako Partzuergoa Ederbidea (Interreg POCTEFA) mugaz gaindiko proiektuaren bazkideak dira. Topaketa atsegina eta oparoa izan da. Plazer handia, benetan. Ederbidearen emaitzak agerian dira jada!!!