Zerrendara itzuli
TUNELEN EGOERA
2018-08-02

OHARRA: Plazaolako erabiltzailei

Atzo goizean, poz handiz jaso izan genituen Manu Aierdi Lehendakariordearen albisteak. Pla-zaolako Partzuergoko bazkideak diren udalen or-dezkariak, Partzuergoko presidentea eta gerentea, Nafarroako Gobernuarekin bildu ginen eta, datozen egunetan, Martikonea eta Uitziko tuneletan konpontze lanetan hasiko direla baieztatu ziguten. Era berean, bide honek dituen beste arazo estrukturalei eusteko oinarriak finkatu ziren.

Bitartean, tuneletan jarritako hesiak eta seina-leak errespetatzea erregutzen dugu. Berez, bi kasuetan (Leitzan eta Uitzin), ez dago alternatibarik mendi-ibilbidetik sahiesbidea hartzeko (batez ere bizikletekin). Alternatiba moduan, errepideak hartu ezkero, erantzukizun pertsonalpean egingo da; eta, jakina, horrela bada, arreta handiz ibiltzea eskatzen dugu, errepidetako arauak (bide-arauak) errespetatuz.

Espero dezagun, tunelen konponketa ahalik eta azkarrena izatea, Natur Bideaz era seguruan eta lasaian disfrutatzeko. Barkatu eragozpenak eta mila esker zuen egoera ulertzeagatik!!

Nobedadeak sortzen diren heinean, jakinaren gainean izango zaituztegu.