Zerrendara itzuli
Lanak tuneletan
2018-08-28

Atzo sinatu zen Martikonea tuneleko obren hasierako akta. Bertan Gobernu eta TESINSA enpresako ordezkariak egon ziren eta gaur bertan hasiko dira lanean. Astebeteko lana izatea espero da.

Bitartean, burubelarri ari gara, Gobernuarekin batera, Uitziko tuneleko konponketa bideratzen eta, lana bide onean doa. Espero dezagun egun gutxitan Leitza eta Lekunberriko Plazaolako zati osoa irekita eta egoera egokienean egotea.

Sentitzen ditugu egoera honek sortutako eragozpenak eta mila esker pazientziagatik eta egoera ulertzeagatik! Jarraituko dugu informatzen.