Zerrendara itzuli
Araizko Kablea
2019-01-23

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 25, “Geltoki”an, Iruñeko autobus estazio zaharrean, Araizko bailaran baserrietara belarra eramateko hamarkadetan erabili gabe egon den eta, sinbolikoki, berreskuratu egin duten kable sistemaren inguruko argazki erakusketaren inaugurazioa egingo dute. Hau guzia, beste euskarri eta jarduera batzuek lagunduta: ikus-entzunezkoa, bailarako natura, kultura eta ohiturak azaltzen dituzten panelak eta “Araizko Zaporeak” iniziatibaren eskutik ekarritako bertoko produktuen dastaketa.

Hitzordua hurrengo ostiralean, urtarrilak 25, “Geltoki”an, Iruñeko autobus estazio zaharrean, arratsaldeko 19:30etan izanen da.

Animatu zaitez!