Zerrendara itzuli

Santiagoko Itsasperri

Valle de Arakil

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Itsasperriko Santiago baseliza Arakilgo bihotza da. Egiarreta ondoan kokatua, Baseliza XII mendean eraiki zen eta bailarako batzar eta Junten gunea zen duela 30 urte arte. Arakildarrek elkartzeko gune natural bezala sentitzen dute eta  hainbat erromeria egiten dira  bertan. Uztailaren 25aren inguruan (Santiago Apostol) bailarako eguna ospatzen da hemen.

Itsasperriko Santiago baseliza interes kulturaleko izendaturiko  eraikin erromanikoa da. Nabe bakarrekoa, abside semizirkularra eta gangadun kanoi estalpea dauka. Fatxadan  abalastrozko errosetoi ederra eta sarreran kapitel ornamentatuak dauzka.

 

Itsasperrik ibilgailuak aparkatzeko prestaturiko gune bat dauka, baita komunak, piknik gunea eta haurrak jolasteko leku bat ere. Bertara iristeko Egiarreta aldera jo behar da eta  herria baino lehen aurkituko dugu. Aipatzekoa da ere Egiarretako San Antonio Abad elizako erretaula ikusgarria. XVI. mendeko  erretaula honek ere interes kulturaleko izendapena du.