Zerrendara itzuli
Plazaola Natur Bideko tarte berria Mugiron
2019-10-15

Plazaola Natur Bideko tarte berria Mugiron ia ia bukatuta dago. Pasa den urteko obraren ondoren, orain gutxi, Larraungo udalak, tarte berriko malkarrak garbitu eta egokitu ditu, ubideak jarri ditu eta hainbat tokitan bide-zorua konpondu egin du. Horrela, Mugiro herrian sartzen den ibilbidearekin batera, beste bide bat sortu da, kasu honetan irisgarriagoa eta suabeagoa izango dena, trazadura bera ia ia laua delarik.

Larraungo udalak bultzatu du obra hau eta, neurri batean, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Sailaren diru laguntza jaso du (www.turismo.navarra.es), 2019an baliabide turistikoak egokitzeko toki entitateendako diru-laguntza deialdiaren barne.

 

 ARGAZKIAK