Zerrendara itzuli

Mugiro

Valle de Larraun

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Herriko zaindari San Pedroren izanik, bestak ekainaren 29an ospatzen dira.

A-15 autobidetik abiatuta eta Mugiroko Bentan dagoen 123 irteeratik hartuta bisitatzen den lehenengo herria da. Haritz amerikarreko eta bertako haritzeko hariztia zeharkatuta, kilometro eskasa eginda herrira, txikia bera, 68 biztanle baino ez ditu, iritsiko gara; Aralar bistan duela, luzera antolatuta dago, eta maldaxkan.

Herriaren ekialdean San Pedro eliza dago, XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran berreraikia, Konbentzioaren gerran erabat suntsitu baitzen. Etxeak, ondo zainduak, zonaldekoen estilokoak dira eta XVII, XVIII eta XIX. mendeko etxe eder askoak topatuko ditugu aurrealdean armarri barrokoak dituztela.

Mugirotik ia Latasaraino, Lekunberri zeharkatzen duen errepidetik joanda, Plazaolako Bide Berde egokituaren zati bat ibil daiteke, Larraun ibaia lagun dugula.