Zerrendara itzuli
Bartolo tunelaren saihesbidea egokitu da
2020-11-27

Azken asteetan, urria eta azaro artean, Plazaolako Natur Bidean, Lekunberritik 2,5 kilometrotara dagoen Bartoloko tunela saihesteko BEHIN-BEHINEKO zatian obrak egin dira.

Lanak Plazaolako Partzuergo Turistikoak sustatu ditu. Proiektua “Red Explora Navarra – Nafarroa Ezagutu Sarea”n dauden espazioendako deitutako dirulaguntzekin finantzatu da (%80), eta gainontzekoa (dirulaguntzaz babestu ez dena), Lekunberriko udalak bere gain hartu du. 

Honen inguruko informazio gehiago irakurri nahiez gero, hemen duzu PRENTSA OHARRA