Herriko bestak abuztuko azkenaurreko igandean ospatzen dira.
Hegoalderago Oderitz dago, maldaxka txiki batean, Iruiondi (1.063) mendiaren behealdean eta Irumugaren (1.118) aurrez aurre. Herriak 47 biztanle ditu. Etxeen artean zonaldeko herri-arkitekturaren eredu ederrak aurki daitezke: Goikoetxea, Etxatoa eta Juangonea esate baterako, guztiak ere armarridunak.
Guztiz interesgarria da, halaber, Erdi Aroko San Lorenzo eliza, 1200. urtekoa, gutxi gorabehera, non erromanikotik gotikorako trantsizio unea hauteman baitaiteke.