Zerrendara itzuli
Plazaolako Leitzako tartea itxita
2021-10-31
Azaroaren 2tik aurrera Plazaolako Bide Berdeko Iruñaga eta Leitza tunelen arteko tartea itxita egongo da hiru hilabetetan zehar. Iruñaga eta Urbieta tuneletan konponketa lanak egingo dira. Obra hauek, azken hiru urtetan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritzak bultzatu dituen Plazaola Bide Berdeko beste tunelen konpontze-lanetan kokatu behar dira (2018tik Leitzako Martikonea, Uitzi, Kantina eta Leitza tuneletan egin dira obrak). Aitzaki ederra honakoa, Leitzako erdi-gunean sartzeko eta herri zoragarri hau ezagutzeko: https://www.youtube.com/watch?v=t_tck3WUgRM&t=72s
Era berean, laster, Lekunberriko Bartolo tuneleko tarte berria eta zabortegiko gunea irekiko dira. Jakinaren gainean izango zaituztegu.
Hemen egoeraren mapa:

MAPA EGUNERATUA