Zerrendara itzuli
Aralar-ko Orientazio gunea
2021-11-26

"Aralar ezagutzen" Aralar Elkarteak sustatutako, eta Sakanako Garapen Agentzia eta Plazaola Partzuergoaren laguntzarekin bultzatutako proiektua da.

Aralar ezagutzeko proposamena da, mendian funtsezko teknika bat garatuz: orientazioa. Maila desberdineko 3 zirkuituren bidez, zure orientazio-teknikak eta trebetasuna garatu eta paisaia honen berezitasuna ezagutu ahal izango dituzu.

Mapa Lekunberriko Turismo Bulegoan, Mendukiloko Kobazuloan eta Lakuntzako udaletxean lortu ahal duzu, edo hurrengo estekan deskargatu: ARALAR ORIENTING