• ES
  • EU
  • CAT
  • EN
Zerrendara itzuli
PLAZAOLAREN GIDA ETA WEB ORRIALDE BERRIAK
2022-10-10

Plazaolaren gida eta web turistiko berriak laster aurkeztuko dira, FITUR eta NAVARTURen azoka-ekitaldiekin batera. Bi euskarriak erabiltzaileen eskura egonen dira 2023ko urtarrilaren erdialdean.

Bietan, erabiltzaileendako promozio- eta informazio-tresna “arinak” izan daitezen, testu-edukienek esparru txikia hartzen dute eta, berriz, irudiek (argazkiak eta bideoak) protagonismorik handiena hartu dute. Ildo horretan, gidak (paperean) QR kodeen bidez jasotzen ditu web-erako hainbat esteka, era honen bidez informazio gehiago eskuratu baitaiteke Interneten. Bi kasuetan, arreta berezia jarri da eskualdeko jardueren eta bertako produktuen eskaintzan.

Jasangarritasunarekiko kezka eta konpromisoa agerian dira bai gidan baita webgunean ere. Horrela, gure natur ingurunean eta gure herrien eta gure herritarren kulturan errespetuzko gozamena eta aisia sustatzea da helburua. Izan ere, Plazaolako eremu turistikoko edozein txoko bisitatzean, erabilera, ohitura eta jarrera arduratsuen alde apostua egiten dugu.

Testuinguru horretan, Nafarroa Ezagutu Sarerako erreferentzia eta lotura zuzenak jarri ditugu gidan eta web orrialdea,  konpromiso horren adierazgarri gisa. Plazaola Partzuergoa elkarte honen  kide da, eta elkartearen sorrerako helburuen artean dago naturgune berezien eta ibilbide publikoen garapena sustatzea, 2030eko Agendan zehaztutako jasangarritasunaren hiru ardatzetan (soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa) sakonduz.

Plazaolaren gida eta webgune berrien proiektu hau Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak Nafarroa Ezagutu sareko espazio eta ibilbideen lurralde-eremuan egiten diren inbertsio-proiektuetarako 2022ko deialdiaren bidez.