Zerrendara itzuli

Kornietako parke eolikoa

Leitza

Oinez
Lurra desnibelekin
Markaturiko ibilbidea
Neurrizkoa
Bai

10,5 km.
3:10 h.

PR NA-121

Leitza – Asketa – Kornieta – Mukarrain – Santa Kruzko baseliza - Leitza
Bide interesgarri hau Leitzatik Kornieta mendira igotzen da. Mendi horrek inguruko ikuspegi politpolitak ditu, eta parke eolikoa bertan dago. Kornietako iturritik jaitsiz, 5 minutu igaro baino lehenago, Agorrizko trikuharrira iritsiko gara. Bide erraz eta polit horretan barna jarraituko dugu, soro berde artean, paisaiaren goiko aldean aerosorgailuak daudela. Mukarrainera ailegatu aurretik, eta pistatik oso hurbil, aurkituko dugu Errolanek, kondairak dioenez, habailaz bota omen zituen harrietako bat. Santa Kruzko baselizara jaitsiko gara, bide aldapatsu samarrean, eta gero Leitzara itzuliko gara berriz ere.

0,00 h.-0,000 Km. -1- LEITZA (465 m).
Gasolindegiko biribilgunetik atera eta Donezteberako norabidea hartuko dugu. Lehenbiziko bihurgunera iritsita, eskuinetara hartu eta gora doan bidea jarraituko dugu.

0,15 h.-0,900 Km. Zirate (520 m).
Eskuinetara doan bidetik jarraituko dugu.

0,22 h.-1,500 Km.Zementuzko pista.
100 metro aurrera eginen ditugu eta behera doana hartuko dugu. Eskuinetara dagoen lehenbiziko bidetik, gaztainadirantz igoko gara.

0,32 h.-2,000 Km. -2- Auzogaztañeta (610 m).
Pista hartu eta, haitz batera ailegatutakoan, norabidez aldatuko dugu, ezkerretara.

1,13 h.-4,300 Km. Asketako parrilla (900 m).
Parrilla gurutzatu eta, ezkerretara, pago artean gora egiten duen bidea hartuko dugu.

1,23 h.-4,800 Km. Iazmeko zelaia (985 m). Alanbre hesiraino jarraitu, eta gora eginen dugu, alanbre hesiaren eskuineko aldetik, puntaraino.

1,30 h.-5,200 Km. -3-Kornieta (1.062 m). Parke eolikoa.
Eskualdeko ikuspegi polit-politak. Kontu izanik, haitz artetik iturriraino jaitsiko gara.

1,35 h.-5,400 Km. Kornietako iturria.
Ekialdera, eta alanbre hesiaren beste aldetik 200 metro eginez, dolmenera iritsiko gara. (Nahi izanez gero).

1,40 h.-5,600 Km. -A- Agorrizko trikuharria.
Berriz ere iturrira itzuli eta pistan zehar jarraituko dugu.

2,09 h.-7,500 Km. -B-
Errolan Harria. Errolanek jaurtikitako harri ospetsuetako beste bat. Pistatik 100 metrora dago, eta haraino iritsiko gara iparraldera joz, cairn izenekoak (harri tontorrak) jarraituz.

2,21 h.-8,210 Km. -4- Mukarrain (906m).
Pistak eskuin alderako bihurgunea eginen du, igoera txiki baten ondoren. Ezkerretara dagoen bidea hartuko dugu.

2,27 h.-8,500 Km. Pagotxokoa (850 m).
Bidea segituko dugu, beherantz, eta borda bat pasatuta malda piko batetik baselizaraino iritsiko gara.

2,43 h.-9,300 Km. -5-Santa Kruzko baseliza (678 m).
Pago arteko balkoi polit batean kokatuadago.

2,48 h.-9,500 Km. Ezkerretara hartuko dugu, bordaren ondotik pasatuta.

3,10 h.-10,500 Km. LEITZA.
Herrira iritsiko gara, eliza eta hilerriaren ondotik pasatuz.