Zerrendara itzuli

Sagardiko Etxea I-II **

Valle de Imotz

Non lo | Landa etxe osoak

Leire Iribarren Murillo
San Cristobal, 6-8 Oskotz 31869
659 78 76 88
Gaztelera | Euskara | Frantsesa | Inglelesa
Sagardiko Etxea I-UCR00946 Sagardiko Etxea II-UCR00947

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak
16
720€/665€
360€/335€
120€/100€

Etxea Oskotzen aurkitzen da, 80 biztanle inguruko herri txikia, Nafarroako mendian eta abeltzain izaera duena.

A-15 autobidetik(Iruña-Donostia) 6kilometrotara dago, Iruñatik 20 minutu eta Donostiatik 40 minututara.

Etxea 3500 metroko hedapena duen finka baten erdian eta frontoiaren ondoan dago. Bertan mota askotako sagardorako sagarraz(50 zuhaitz baino gehio), udareondoaz, pikondoaz, parralez, lizarraz eta ehun urte baino gehiagoko intxaurrondo batez gozatu daiteke.

Finkaren barruan harri-zola aparkaleku bat aurkitzen dugu(8-10 ibilgailuendako tokiarekin), etxeak aintzinan zuen larrainaren ondorioa.

Etxearen bi aldeetara bi terraza zabalak eta estaliak daude, eta atzekaldean beste terraza bat estalperik gabekoa eta harrizko eserleku batekin. Terrazetarako sarbidea etxearen barrutik edo kanpoko harrizko eskaileretatik izan daiteke.

Fatxadan lau balkoi jarraitu zabalak daude, jan-gela egon-gela eta logeletatik sarbidearekin.

Eraikinak bi etxebizitza osoak ditu, batera edo banaka alokatuak izan daitezkeenak. Bakoitzan hiru solairu daude. Beheko solairuan txokoa dago, sulkalde-jangela eta komunarekin. Lehenengo solairuan sukalde nagusia, egon-gela jan-gela eta bainugela oso bat daude. Bigarren solairua teilatupean dago, hiru logela bikoitza (horietatik bietan ohe gehigarria jartzeko aukera) eta bi bainugela osoekin.

Nekalzaturismokoak: bisita gidatuak Aralarko San Migel Abelazkuntza Kooperatibako ustiapenetara eta Etxeberriko (Arakil) Behi Esne Interpretazio Gunera.

Leku kopurua: 6+2 / 6+2.

Etxea 3500 metroko hedapena duen finka baten erdian eta frontoiaren ondoan dago. Bertan mota askotako sagardorako sagarraz(50 zuhaitz baino gehio), udareondoaz, pikondoaz, parralez, lizarraz eta ehun urte baino gehiagoko intxaurrondo batez gozatu daiteke.

Goi Denboraldia: Aste Santua, Eguberriak, zubiak eta uztailak 1etik abuztuak 31 arte. Behe Denboraldia: gainerakoak