Zerrendara itzuli

Etxaleku

Valle de Imotz

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

San Estebanen omenez ospatzen dituzten bestak irailaren 1etik 3ra burutzen dituzte

Etxalekura iristeko Erasora itzuli behar da eta NA-4130 errepidea hartuta 2,5 kilometrotara dagoen bidegurutzean ezkerrera hartu eta herrira ailegatuko gara. Bailarako burua da eta bertako herrien artean bizilagun gehien duena (115 biztanle). Bertako etxeak handiak dira, batzuk XVI. mendeko portadak dituzte eta San Esteban eliza berriaren inguruan antolatuta daude. Eliza berria izanik ere, oraindik antzinako eliza gotikoaren portada herriaren gainaldean dagoen kanposantuan mantentzen da.